XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskuinaldean, aurreneko zinta martxan jarri zen.

Objetuak ateska joaz desagertzen ziren.

Ateska malgua zen, ur pitxar batek pixka batean altxata mantentzen zuen eta orduan sukaldean zer ikusiko ari ginen, baina ateska itxi egiten zen orduan, gero ia altxatzen ez zuen plater sail batek jarraitzen zuen, eta beste batean pitxar berri baten eraginez ia guztiz altxatzen zen.

- Prest.

Zapi bat, laranja azal bat, azken edalontzia besterik ez eta gure zinta martxan jarriko zen.

- Prest gaude.

Arkadi zintara itsatsi zen eta nik gauza bera egin nuen.

Tartetxo batean ez genuen ez burua altxatzerik ez gertatzen zena ikusterik izango.

Aurrera gindoazen.

Ateska altxatu eta Arkadiren ile, bizkar eta hanka gainean irristatzen zen...

Nire gainean nuen, aurrena garondo gainean eta gero bakarrik orpoetan nabaritu nuen.

Burua jaso nuen.

Arkadik zintatik salto egiten zuen.

Gure aurrean, beso artikulatu pilo batek platerekin lan egiten zuen, zapiak xurgatu; kubiertoak dantza batean ari ziren; sabai aldean mugitzen zen grua moduko baten imanak erakarrita, sardesken dantza antzeko zerbait zegoen; bentosadun beso nahasketa batek, olagarro batek bezala, platerak bereganatu eta garbigailu batean uzten zituen; beste beso batek edalontziak bilatzen zituen, eta hatzekin lotuko balitu bezala, kontu handiz hartu eta erreka apartsu batean murgiltzen zituen; zintak harantzago ere jarraitzen zuen, baina bakar-bakarrik hondakinak eramaten zituen, ogi pusketak, laranja azalak edo intxaur oskolak.

Gure gainetik pitxarrak igarotzen ziren, kirtenetatik lotuta eta balantzaka, eta are gorago, zopa ontziak ahozpez (...)